Aurreko astean ARANTXA ORBEGOZO gurekin egon zen; DBH 2A eta Dko
ikasleei bere bizitzaz hitz egin zigun, eta horrekin batera hainbat mezu
interesagarri eskaini zigun. Hemen duzue 2Ako ikasle batzuk jasotako hainbat
ideia eta gogoeta garrantzitsu:
- Gauza bat egin behar baduzu eta ez
bazaizu gustatzen, ez egin, eta derrigorrez egin behar baduzu, gogoa jarri,
gustukoa izan dadila lortu. (Maialen)
- Bizitza emanen dituen aukerak ahal
duzun guztia disfrutatu. (Ander)
- Arantxak koadroak oroitzapenak
gogoratzeko egiten ditu eta dohain jartzen ditu kalean jendeak aspaldiko
gertaerak gogora ditzan eta horrekin disfrutatu dezan. (Maialen)
- Gustatzen zaigun lan bat lortzen
saiatu behar dugu.
- Bizitzan ez dago bide bakar bat.
- Bakoitzak bere buruarengan
konfiantza izan behar du.
- “Kuriosoak” izan behar dugu.
- Bizitza baloratu egin behar da,
gure ametsak bete behar ditugu.
- Arantxa ikasketetan ez zen oso
saiatua, baina kirolean aurkitu zuen bere zaletasuna.
- Arantxak egin dituen gauza guztiak
gustuko dituelako egin ditu. Egunero, ilusio berri batekin altxatzen da. Orain
artista da bere bizilagunari ikusi eta gutxiago ez zela pentsatzean. (Naroa,
Laida, Jon)
No hay comentarios:
Publicar un comentario