martes, 12 de noviembre de 2013

Bokazioa sukaldaritza. Roberto Ruiz

Gaur, goizeko bederatzietan, Roberto Ruiz egonda gurekin. (Txurroak eta guzti ekarri dizkigu!)







Roberto Ruiz Beasaindarra da, 10-11 urterekin hasi zen sukaldatzen. Bere aitarekin egin zuen bere lehenengo platera (bakalao al pil-pil).  

Donostiako sukaldari eskolara joan zen ikastera. Sukaldean ibiltzea asko gustatzen zaio. Harro sentitzeko moduko; jaki goxoak prestatzen ditu, bera kontentu geratzen da bere bezeroak alai eta jan dutenarekin pozik joaten direnean, batez ere, besteek eskerrik asko eta zer janari goxoa jan duen esaten diotenean.
 
Lan egiteko joan den tokirik urrutiena New York da.


 



16 urtekin argi zeukan sukaldari izan nahi zuela. 27 urte daramazki sukaldaritzan , eta horietatik 21 Frontoi Jatetxean. Ilusio asko zeukan Frontoian lan egiteko. Oso gaizki sentitu zen lanean bere lehengo eguna. Martin Berasategirengandik asko ikasi zuen.  Bere plater gustokoena Tolosako babarrunak dira.

Oso jende famatua joan da bere jatetxera (Olano, Bisbal, Granero…) Berarentzat oso herri komodoa da Tolosa; feria eta abarrengatik. Azokara ia egunero joaten da, asko gustatzen baitzaio.


Bere sukaldaririk gogokoena Karlos Argiñano da.




Mila mila esker etortzeagatik!!!!!!!!

No hay comentarios:

Publicar un comentario

Bisitak