miércoles, 20 de noviembre de 2013

David artean eta musikan. David Azurza

              Lehengo ostiralean, azaroak 15, David Azurza gure gelara (LH 5B) etorri zen eta gauza asko erakutsi zizkigun:  ahoa nola jarri abesterakoan, nola eta zein tonutan abestu… Baita, bere bizitza kontatu ere.


David Tolosan jaio zen 1968. urtean. Txiki-txikitatik asko gustatzen zitzaion musika eta abestea. 14 urterekin koru batean abesten hasi zen eta 15 urterekin, koruak zuzentzeko ikastaro bat egin zuen eta berehala zuzentzen hasi zen.
Txikitan pianoa jotzen hasi zen, baina andereñoarekin oso ongi moldatzen ez zenez, alde batera utzi zuen eta Unibertsitatean zegoela, 19 urterekin, biolontxelo ikasketak burutu zituen (7 urtez).

Arte Ederren ikasketak egin zituen, hala ere, musikarekin lotura handiagoa du.

Gaur egun, Arteko irakaslea da. Hodeitruk abesbatza zuzentzen du eta musika berria idazten jarraitzen du. 4 seme ditu eta askatasuna ematen die nahi dutena ikasi eta izateko.

Bukaeran, “KANBON PALANGAK PAGOZ” bere obra abestu genuen “kanon” bat osatuz. Jarraian dagoen bideoan entzun dezakezue abestia (Abesbatza baten eskutik).






A ZER SAIO POLITA IZAN ZEN!!!
MILA ESKER DAVID ZURE ESPERIENTZIA GUREKIN KONPARTITZEAGATIK!!!!!!




3-2-1  (DAVID DEFINITZEKO JOKO BAT):

                        3 IDEIA:
-          Nahiz eta oztopoak izan, aurrera begiratzen duen pertsona da.
-          Bizitzan egiten duena gustukoa duen pertsona da.
-          Bizitzan norberak izan nahi duena izatea garrantzitsua dela pentsatzen duen pertsona da.

      2 HITZ:
-          Musika
-     Artista

      SINBOLO 1:



Eta, Daviden omenez eta gure esker ona adierazteko, honako kopla hauek osatu ditugu.

Doinua: “Ama begira zazu” “Orbelak airez aire”…

David Azurza dugu
musikari ona
beti amestu duena
egiten dagoena.
                                        
Txikitatik gustatu
nonahi abestea
ta saiatuz lortu du
artista izatea.

Lana egin ezkero
guk ere jo ta ke
nahi duguna izatea
lortu genezake.

Nahi duguna eginez
goaz urrutira
zoriontsu izateko
bidea hori da.

         
                    Azkenik, "IKUSTEN DUGU, PENTSATZEN DUGU, GEURE BURUARI GALDETZEN DIOGU" dinamika erabili dugu:



  • IKUSTEN DUGU DAVID...
-        oso gizon jatorra eta alaia dela.
-        Kantari kontratenor bat dela.
  •  PENTSATZEN DUGU DAVID...  
-        oso ongi pasatu duela bere bizitzan.
-        lan asko egiten duela.
-        oso ongi abesten duela eta oso ahots polita duela.
-        arlo artistiko eta musikal askotan parte hartu duela.  

·        GEURE BURUARI GALDETZEN DIOGU…
-        Lortuko al dugu geuk ere horrenbesteko arrakasta geure bizitzan?.
-        Nola eduki ditzake bi ahots hain ezberdin: hitz egiterakoan eta abesterakoan?
-        Nola iritsi ote da horren goi-mailara?
-        Koru batean abestu zuen lehen aldian urduri egongo ote zen?

       

No hay comentarios:

Publicar un comentario

Bisitak