lunes, 11 de noviembre de 2013

"Neskentzat ere, bada lekua kirolean" Anate




Gu, 5. C-ko ikasleok Anaterekin (58 urte) egon ginen eta berak kontatu ziguna idatziko dugu .




Txikitatik andereinoa izan nahi zuen eta mendia eta eskia asko gustatu zitzaion. Gustuko zuen mutilak denda bat ireki nahi zuen eta berarekin egoteko bera ere dendan hasi zen lan egiten 23 urterekin . Ez zen berak  aukeratutako lana izan baina orain oso gustura dago .
Denda, ”Aralar kirolak”, orain dela 35 urte ireki zuen (1978) bere senarrarekin , eta pixkanaka handiagoa egiten joan da. Orain bost lokal ditu . Donostian ere  denda bat ireki zuen baina  ez zuen oso ondo  funtzionatu .
“Aralar kirolak-en” langile guztiak neskak dira, zortzi denera, Cristina izan zen lehenengoa ; emakumeei lekua egin behar zaielako lan munduan.
Berarekin  ilusioa eta gogoa eduki behar dela ikasi dugu. Nahi duzun lana aukeratu eta beldurrik ez eduki bizitzan.

             Eskerrik  asko Anate zure esperientziagatik!!



 Bakoitzak, lana honen ondoren, esaldi bat aukeratu du entzundakoa laburtzeko. Hona hemen gure proposamenak:

Munduko kirol dendarik onena. (Aimar A.)

Kirola gustuko zuen andrea. (Mikel)

“Nire lana gustuko dut”. (Alex)

Kirolaren historia zati bat. (Aimar T.)

Kirol denda baino gehiago. (Alvaro)

Emakume ausart batekin bokazioari buruz ikasten. (Karmelo)

Emakumea gizonen artean. (June)

35 urte lanean eten gabe. (Daniel)

Neskentzat ere bada lekua kirolean.  (Telmo)

Gauzak saltzen kirola bultzatuz. (Lucia)

“Ez izan bildurrik lana aukeratzerakoan”. (Maria)

“Egin dudan aukera asko gustatzen zait”. (Iraitz)

Emakumeak gizonak bezalakoak gara. (Sara)

“Zure gustoko gauzak aukeratu”. (Lorea)

Kirol denda baten bizitza. (Aritz)

Egin zure aukera. (Antton)

Emakumeek ere kirola gustuko dute. (Elena)

“Kirola nire mundua”. (Aitor)
“Bildurrik gabe aurrera egin behar da”. (Laura)

No hay comentarios:

Publicar un comentario

Bisitak