miércoles, 20 de noviembre de 2013

Nire lana ilusioz bizi. Nestor Ardanaz



             Pasa den astean,  Nestor Ardanaz argazkilariarekin egon ginen eta ikaragarri disfrutatu genuen bere azalpenekin.

        

                                    Nestorrek txikitan "Collage" lehiaketa bat irabazi zuen eta hori momentu garrantzitsu bat bezala gogoratzen du . Beti gustatu izan zaio diseinua eta moda. Bere lehen argazkia lagun taldeari atera zion, gaur egun oso argazki kuttuna da berarentzat. Argazki ikasketak egin zituen eta gero master bat Bartzelonan.
        
         Ikaslea zela larunbatetan irakasleari laguntzen zion argazkiak ateratzen, izugarri gozatzen omen zuen gauza berriak ikasten. Beti aritu izan da lanean, urte batzutan argazkilari batekin aritu zen, gauez egunkariak banatzen... inoiz ez du lanik falta izan.

         Duela 16 urte denda bat ireki zuen eta lan horretan dabil orain ere.Edozein lanetan eguneratuta egon behar dela pentsatzen du , atzean ez dela gelditu behar, horregatik orain ere ikastaroetara joaten ahalegintzen da.

         Argazkigintzan ezkutuko lan gehiago egiten omen da jende aurrean egiten dena baino, muntaketa lanek denbora asko eskatzen omen dute, horretaz gain argazkien atzean tranpa eta moldaketa asko egiten omen dira.



                    -Kamara on batek ez du argazki ona ziurtatzen, argazkilaria da argazki ona egiten duena.

                    -Moda asko gustatzen zaio.

                    -Joseba Urretavizcaya argazkilaria eredutzat hartu zuen.

                    -Nestorrek argazki bat begiratu eta guk ikusten ez ditugun gauza asko ikus ditzake: argia non                           jarri duten, muntaia bat den edo ez, akatsak…

                    -Argazkietan fotoshop asko erabiltzen omen da.

                    -Donostian 3 urtez argazkigintzako ikasketak egin zituen.

                    -Aupa Euskal Herriko NESTOR ARGAZKILARIA.

                    -Extremadurara joan –etorria egin zuen kotxez ,17 orduko bidea eginez, loretan zeuden zuhaitz                      batzuei argazkiak ateratzeko.

                    -Argazki bat egitean , argia kontrolatzea da gauzarik garrantzitsuena.

                    -Argazki baten prestakuntzak garrantzi  gehiago dauka argazkia ateratzeko momentuak baino.

                    -Nestorren azalpena izugarri gustatu zitzaidan.

                    -Izozkiei argazkia ateratzeko egurrezko moldea egiten dute!

                    -Bere betiko ametsa zineko argazkilaria izatea da.

                    -Argiaren arabera argazkiak oso desberdinak ateratzen dira.

                    -Nestor argazkilari mundiala da.

                    -Zinemaldian Robert De Niro, Morgan Freeman eta veste aktore batzuei argazkiak atera                                 zizkien.
       
          

               Izugarri ikasi genuen Nestorrekin eta gauza bitxiak ere aipatu zizkigun. 
     NESTOR, MILA ESKER  MOMENTU HAIN INTERESGARRIAK ESKAINTZEAGATIK!

No hay comentarios:

Publicar un comentario

Bisitak