jueves, 28 de noviembre de 2013

"Bizitzan ez dago bide bakar bat". Arantxa Orbegozo


          Aurreko astean ARANTXA ORBEGOZO gurekin egon zen; DBH 2A eta Dko ikasleei bere bizitzaz hitz egin zigun, eta horrekin batera hainbat mezu interesagarri eskaini zigun. Hemen duzue 2Ako ikasle batzuk jasotako hainbat ideia eta gogoeta garrantzitsu:

            - Gauza bat egin behar baduzu eta ez bazaizu gustatzen, ez egin, eta derrigorrez egin behar baduzu, gogoa jarri, gustukoa izan dadila lortu. (Maialen)

                     - Bizitza emanen dituen aukerak ahal duzun guztia disfrutatu. (Ander)

            - Arantxak koadroak oroitzapenak gogoratzeko egiten ditu eta dohain jartzen ditu kalean jendeak aspaldiko gertaerak gogora ditzan eta horrekin disfrutatu dezan. (Maialen)

            - Gustatzen zaigun lan bat lortzen saiatu behar dugu.

            - Bizitzan ez dago bide bakar bat.

            - Bakoitzak bere buruarengan konfiantza izan behar du.

            - “Kuriosoak” izan behar dugu.

            - Bizitza baloratu egin behar da, gure ametsak bete behar ditugu.

            - Arantxa ikasketetan ez zen oso saiatua, baina kirolean aurkitu zuen bere zaletasuna.

            - Arantxak egin dituen gauza guztiak gustuko dituelako egin ditu. Egunero, ilusio berri batekin altxatzen da. Orain artista da bere bizilagunari ikusi eta gutxiago ez zela pentsatzean. (Naroa, Laida, Jon)








miércoles, 27 de noviembre de 2013

Autoak konponduz bizi. Joxe Fermin

          Gaur azaroak 26 Joxe Fermin izeneko mekaniko bat gelara etorri zaigu eta gu berari galderak esaten aritu gara. Amaieran berakin argazki bat atera dugu.


         1.960. urtean hasi zen lanean.13 urterekin zerratoki batean, gero tailer desberdinetan lan egin zuen eta 1985 ean tailerra ireki zuen Tolosan. Galdetu diogu , nagusia den eta berak esan digu baietz, berak bakarrik egiten du lan , eta bere lana gustuko duela. Ez ditu motoak konpontzen autoak soilik.

           Gurpilak zulatuta edo olio aldaketa badira auto asko konpon ditzake, aldiz motorra matxuratuta bada egun horretan auto gutxiago konpontzen ditu.

           Joxe Ferminek ez daki zenbat auto ikusi dituen, baina milaka  auto konpondu ditu. Berarentzat bizitzako gauz asko dira arriskutsuak baina besten autoak konpontzeko bizitza ematen du, oso ausarta da.



                  Berak esperientzia asko duela erakutsi digu eta ez duela zailtasunik autoak konpontzeko.Jose Ferminek esan digu mekaniko izatea ez dala  zaila pixkanaka pixkanaka ikasten duzu. Berak mekaniko gauzak bazekitenekin ikasi zuen lan hori.

                   Joxe Fermini galderak eta argazkiak egindakoan esan digu beste zaletasun bat duela, kanpandorrean kanpaiak jotzea da eta gonbidatu gaitu igandean goizeko hamaika terdietan Belauntzara joateko eta kanpaiak nola jotzen dituen entzuteko. Zuek ere gonbidatuta zaudete.






martes, 26 de noviembre de 2013

"Artista". Txitxi Orbegozo

                 Aurreko  astean Txitxi etorri zen, eta bere bizitza azaldu zigun. 
            Txikia zenean, eskolan egunero zigortu egiten zioten bihurria zelako eta denbora guztian jolasten egoten zelako. Eskolatik ateratzen zenean umiliatuta sentitzen zen. Bere propositua egunero dibertitzea zen. Gaur egun damutu egiten da ikasi ez izanaz.

            Umea zenean kirola egiten zuen, gustuko zuelako eta mundua ikusi al izateko. Berak pentsatzen du, arloren bat imajinazioari buruz izan beharko zuela.

            Egun batean Txitxi, bere bizilagunaren etxera joan zen. Bertan beraren koadroak ikusi zituen. Horrekin ikasi zuena zen gustuko gauzak nahiz eta ondo edo gaizki egin, saiatutakoa dela garrantzitsuena. Gustatu egin zitzaion eta hurrengo egunean pintura kaxa bat erosi zuen, hortik aurrera margotzen hasi zen.

            Bere buruan konfiantza du, esan digu bakoitzak bere buruarekin ondo edo gustura egon behar duela.

            Jendeak Txitxi zergatik deitzen dioen galdetuko zarete, bere arreba txikia zenean Arantxa ordez Txitxi deitzen zion eta ordutik guztiek horrela deitzen dute.

Okinaren lana. Lourdes Medrano

BOKAZIOA  zer den jakin nahiean aurtengo DBH 3Cko ikasleok LOURDES MEDRANOrekin  bildu gara eta hara hor  elkarrizketa hartatik atera duguna...DISFRUTATU!!!       

Neska koxkorra zela, egunero  karro batetik tiratzen zuen monja bat ikusten zuen. Karroa ogiz beteta zeraman eta etxez etxeko banaketa egiten zuen. Berdin zitzaion eguraldia, euria goian behian  eta berdin, karrotik tiraka. Hori ikusten zuenean...bere buruari esaten zion..."sekula ez naiz okina  izango".

         18 urterekin hasi zen bere lagun minaren okindegian lanean, eta han ezagutu zuen orain bere senarra den mutikoa. 18 urterekin hasi eta  53 urte arte lanean jarraitzen du eta ez du asmorik oraindik lana uzteko. Gehien gustatzen zaiona jendearekin duen harremana da, eta gutxien gustatzen zaiona garbiketa lana da.

         Lurdes, emakume langilea da. Egun osoa pasatzen du lanean eta denetik egiten du. Okindegian lana, ogia egiten du, etxeetara banatu, dendan bezeroak atenditu...

         Bere lanean, dexente sufritzen du, kezka asko sortzen zaizkio baina bera oso baikorra da, eta beti aurrera egiten du. 20 eta 22  langile artean daude hiru okindegitan banatuta.  Egunero-egunero egun berri bat aterako dela pentsatuz  altxatzen da ohetik.

         Gozozale amorratua da eta bere okindegitik gehien gustatzen zaiona, pasekin eta intxaurrekin egindako trenza da.

         Okinaren lana gogorra da, egunero goizeko 6:15etan altxatzen da lanean hasteko. Duela urte batzuk askoz  lehenago altxatu behar izaten zuen. Gaur egun askoz mekanizatuagoa dago dena.

Gauza bat oso garbi  esan du Lurdesek:   "BOKAZIOA ez da zerutik etortzen, bizitzan bakoitzak bilatu eta aurkitu behar duen bidea da".


Tolosa eta Ibarrako parrokoa. Jesus Mari Arrieta

Gu, Hirukideko DBH 4 Ako ikasleak gara. Atzo hilak 25, Jesus Mari Arrieta Tolosako eta Ibarrako parrokoa etorri zitzaigun klasera bere bokazioaz hitz egitera. Bere bokazioa txikitatik apaiz izatea izan da. Bere bizitzan apaiz bezala bizitzako pasarteak kontatu zizkigun eta azkenik klase guztiarekin argazkia atera zuen.


Hauek dira gure artean, Jesus Mariren hitzaldiaz ateratako titular batzuk:

  • ·         15 urte nituenean, apaiz izatea normala zen baina orain oso gutxi aurkitzen dira.
  • ·         Bokazioa dei bat da.
  • ·         Apaiza izatea ez da erraza. Hasierako haietatik gutxi batzuk bakarrik geratu dira.
  • ·         Bokazioa askotan besteen bidez deskubritzen da. Niretzat, nire osaba apaiza eta izeba moja, nire idoloak ziren.
  • ·         Nik txikitatik apaiz izan nahi nuen.
  • ·         Bakoitzak gure bokazioa aurkitu behar dugu kontu handiz.
  • ·         Gustuko lan batetan aritzea oso garrantzitsua da.
  • ·         Jesusek pertsona bakoitza bide batetik eramaten du.

lunes, 25 de noviembre de 2013

Konfiteroa. Joxe Mari Gorrotxategi




Jose Mari Gorrotxategi, konfieroa LHko 4. mailako ikasleekin egon da.

Pastelero familiko lau senideen artean zaharrena. Zazpi urte arte “Ensenantzetan” ikasi zuen, orain Hirukide-jesuitinak ikastetxean eta ondoren 14 urte arte, Eskolapiotan. Garai hartan oso gutxik ikasten zuten batxilerra eta Joxemarik, ikastea gustokoa izan arren, aitak hautatu zuen bera konfitero izatea. 

           Hasieran ez baino gero gustokoa izan du lan hau. Hogei urte arte aitakin ikasi zuen pastelak egiten. Gerora, Frantzian, Alemanian eta batez ere Bartzelonan, joan zen aberasten ofizio honetako lanak. Garai hartako kontuk aipatu dizkigu, ogi faltan, goizean gosaltzeko, patatak esnetan egosi, azukre pixkat bota eta hori izaten zen gosaria. Pastela gutxi saltzen zuten aste egunetan, asko igandetan eta San Jose eguna  urteko pastel gehiena saltzen zuten eguna izaten zen.

         Pastelak arima goxoa du  eta horretarako maitasuna jarri, jakinduria eta jenero ona erosi. Bere lehen pastela “petixu” izan zen eta azkenekoa hojaldrea krema pastelera barruan duela. Pastel txarrak ez zituen egiten, batzutan erre egiten ziren eta kontrola zeramanak ikusten zuenean erretiratu egiten zituen. Lana asko egin du eta inoiz ez da gaixo egon eta beste gauzak ere egin ditu. Liburu bat idatzi, museoa montatu...


viernes, 22 de noviembre de 2013

Eredu paregabea. Santi "Caramelos"

Beste gelan batean ere, Santiren inguruko hausnarketa egin ditugu, hemen DBH2B gelan ateratakoak: 

“ Santik  beti erakutsi zidan jendea maitatzen; pertsona bat den bezala maitatzen. Berak asko maite zituen gazteak eta beti karameluak ematen ibiltzen zen, pertsona ona zen.”

“ Uste dut Santi erakutsi nahi izan ziguna, bakoitzak bere zatitxo bat gure gizarteari eskaintzen badiola hau hobetu ahal izango dugula dela, eta berak gure lorategian zaintzen eman zigun eredu on bat.”

“Santi beti lanean zegoen eta ez zen gelditzen. Santik erakutsi zidan beti pozik egon behar garela nahiz eta gauza txar bat gertatu. Nahiz eta pertsonak ez ezagutu, gauzak eskaintzen zien. Gauza asko elkar banatzen zituen. Berarekin hitz egiten zenuenean, oso ondo sentitzen zinen eta gainera beti laguntzeko prest zegoen.

“Nik Santirengandik gauza asko ikasi ditut hauexek adibidez; gauzak denekin banatzen, gauzak baloratzen, eskerrak ematen… Bera oso gizon jatorra zen egun guztian ikasleei bere karameluak ematen, loreak oparitzen, neguan gaztainekin, lorategiak zaintzen nahiz eta neguan eguraldi txarra egin, baina, beti irribarre bat ahoan zuela.”


Irakaslea ez zen maisua , Santi

Orain bi aste, Hirukiderentzat oso garrantzitsua zen pertsona handi bat galdu genuen. Aste honetan, Zaindari astean, nola ez gara berataz gogoratuko???

Bokazio handia zuen pertsona izan zen Santi, egon zen toki bakoitzean bere oroitzapena handia izango da. Bere bizitzako azken urte asko, gurekin Tolosan pasa zituen eta nahiz eta tolosarra ez izan, gauza asko egin du guregatik.

Ikastetxera etorri garen ikasle gehienei, lekzio handi bat eman digu bere biziak eta horregatik, aste honetan ere gure aurrean jarri nahi dugu.

Hemen, DBH 2C ikasleek Santirengatik idatzi ditugun hausnarketak:






santilorategian

jueves, 21 de noviembre de 2013

Txotxongiloen mundua. Encarni Genua

ENCARNI GENUA


           Encarni Genua: ez da Tolosakoa, Donostikoa da baina Tolosako kultur munduan oso txertatua dago. Txotxongilo munduan aritu da 41 urtetan eta bera izan zen Tolosan ospatzen den Txotxongilo emanaldien trukaketak aurrera eraman zuenetariko bat, eta gaur egun Tolosan dugun "Topic" sortu zuenetariko bat.

Azaroaren 13an, bere txotxongiloa den TXIRENE-rekin etorri zitzaigun bere bizitzaz hitz egitera. Berak kontatu zuenez, bera txikia zenean, oso txotxongilo gutxi zeuden eta 8-9 urtereekin ez ziren txotxongilo antzezlanak existitzen, eta are gutxiago euskeraz, baina antzerkia bai eta antzerkia egitea zen gehien gustatzen zitzaiona eskolan. Ezkondu ondoren arte ez zen txotxongiloekin hasi. Ordurarte, antzezlanetan ibili zen.

 Lehenbizi, eskolan neskez osaturiko talde bateko parte zen. 17 urterekin, beste eskola bateko mutilez ostaturiko beste  antzerki talde batekin elkartu ziren, bertan, bere senarra eta lankide den Manolo ezagutu zuen. Ezkondu eta seme-alabak izan zituzten,. Orduntxe, beren seme-alaben eskoletara joan eta txotxongiloak egin eta antzezlanak prestatzea bururatu zitzaien. Beraz, Encarnik, ipuin bat idatzi, eta eskolara hartara joan ziren.  Honek beste eskoletan oihartzuna izan zuen eta euskal herriko ikastetxe askotik bertara joateko eskaera egin zieten eta horrela daramate 41 urtez.

Etxekoandrea eta ama. Mª Mar Oquiñena

 



    

               
Mª Mar berrogeita lau  urteko emakume bat da. Txikia zenean ama nahi zuen izan baita umeak eduki ere. Bi ume ditu: Leire eta Mikel. Bi umeek poza ematen diote eta batzuetan “guerra” ere bai.

   Gazteetan zuzenbidea ikasi zuen,eta bitxi denda  batean egin zuen lan bere lehenengo semea izan zuen arte.Orain dela 13 urte  hasi zen etxeko andrea izaten  umeak haurtzaindegian edo pertsona ezezagun batekin ez uzteagatik .

   Txikitatik zuen esperientzia asko gustatu zitzaion horregatik, asko gustatzen zaio ama izatea eta umeak zaintzea. Pentsatu zuen bezala da ama izatea baina umea edukitzen duzunean pixka bat beldurtuta eta galduta sentitzen zen.

    Lau dira familian: Mikel eta Leire, seme-alabak, Joseba, bere senarra eta Mª Mar. Bere umeak zaintzen oso ondo sentitzen da. Eskolatik ateratzen direnean   nola  joan zaien klasean eta pasa zaiena jakitea gustatzen zaio. Batzuetan gaiztoa  bezala sentitzen da bere seme-alabei errieta egin behar dielako. Besteetan sufritu egiten du gaixo daudelako  edo arazoren bat  daukatelako. Hala ere ama izateak  poz handia ematen dio.

    MªMarri etxeko andrea izatea gustatzeaz gain, geratzen zaion  denbora libre gutxian kirola, zinea eta irakurtzea ere gustatzen zaizkio.

  Marimarrek emandako aholkua:  Ikasteko  daukagun aukera aprobetxatzeko, handitan gure gustuko lanbidea aukeratzeko, eta batez ere pertsona onak izateko.



Bizitza, kirolaz blai. Luis Javier Lorz




            Luis Javier Lorz (61 urte) gure ikastetxera etorri da, bere bokazioaz (kirola) hitz egitera eta bere bizitzari buruz pixka bat ere hitz egin digu:

Luis Javierrek zenbait izengoiti ditu: Kapu,Pitu... Beti Tolosan bizi izan da eta txikia zenean kirol asko praktikatzen eta ikusten zituen. Ikasketak Eskolapioetan burutu zituen eta kirol hauek praktikatzen zituen: futbola, eskubaloia, saskibaloia, pelota... Horien artean bere gustukoena eskubaloia zen. Bere lana asko gustatzen zitzaion eta oso gustora egiten zuen.

Soinketako irakaslea zen eta Eskolapioetan egiten zuen lan. Kirol askotako entrenatzailea izan zen: eskubaloia, arrauna, areto futbola…

Lau urte daramatza jubilatuta,oso gustora dago eta bizitza lasaiagoa dela esaten du. Bere denbora librean Usabal polikiroldegira joaten da eta txorroetan eta saunan igarotzen du denbora. Arratsaldeetan, eskubaloiko entrenamenduetan laguntzen du oraindik, bera``Alma Mater´´ da eta.

Egindako galdera guztiak erantzun eta joan egin zen, agian gero Usabalera joan zen txorroetan bainatzera.


Aktorea, Joseba Usabiaga (Tximista)

Atzo asteazkena, azaroak 20, Joseba Usabiaga etorri zitzaigun bere bokazioaren berri emateko DBH 4 Bko gelara. Bera oso lotsati izan arren ondo eraman zuen Aurrera bere hitzaldia. Bertan kontatu zigun ordu asko sartu behar diren arren eta oso inestablea izan arren, berak gogotsu egiten duela lan. Lotsatia eta aktorea? Joseba Usabiaga, Tximista izenarekin ezaguna. Oso gustora egon ginen berarekin.

Hona hemen gelakideen artean, hitzaldia dela eta atera ditugun zenbait titular Josebaren hitzalditik:

  • ·         “Nahiz eta lotsatia izan, aktore izatea iritsi naiz”
  • ·         Bizitzan zerbait izateko, nahi izatera iritsi behar da.
  • ·         Bere bokazioa maite duen pertsona.
  • ·         10 urte borrokan bere bokazioagatik.
  • ·         “Nahiz eta esfortzu asko suposatu gidoia ikastea, gustatu ezkero, erraz ikasten da”.
  • ·         Oztopo asko izan arren, aurrera jarraitzen du gogo asko jarriz.

miércoles, 20 de noviembre de 2013

David artean eta musikan. David Azurza

              Lehengo ostiralean, azaroak 15, David Azurza gure gelara (LH 5B) etorri zen eta gauza asko erakutsi zizkigun:  ahoa nola jarri abesterakoan, nola eta zein tonutan abestu… Baita, bere bizitza kontatu ere.


David Tolosan jaio zen 1968. urtean. Txiki-txikitatik asko gustatzen zitzaion musika eta abestea. 14 urterekin koru batean abesten hasi zen eta 15 urterekin, koruak zuzentzeko ikastaro bat egin zuen eta berehala zuzentzen hasi zen.
Txikitan pianoa jotzen hasi zen, baina andereñoarekin oso ongi moldatzen ez zenez, alde batera utzi zuen eta Unibertsitatean zegoela, 19 urterekin, biolontxelo ikasketak burutu zituen (7 urtez).

Arte Ederren ikasketak egin zituen, hala ere, musikarekin lotura handiagoa du.

Gaur egun, Arteko irakaslea da. Hodeitruk abesbatza zuzentzen du eta musika berria idazten jarraitzen du. 4 seme ditu eta askatasuna ematen die nahi dutena ikasi eta izateko.

Bukaeran, “KANBON PALANGAK PAGOZ” bere obra abestu genuen “kanon” bat osatuz. Jarraian dagoen bideoan entzun dezakezue abestia (Abesbatza baten eskutik).

Nire lana ilusioz bizi. Nestor Ardanaz



             Pasa den astean,  Nestor Ardanaz argazkilariarekin egon ginen eta ikaragarri disfrutatu genuen bere azalpenekin.

        

                                    Nestorrek txikitan "Collage" lehiaketa bat irabazi zuen eta hori momentu garrantzitsu bat bezala gogoratzen du . Beti gustatu izan zaio diseinua eta moda. Bere lehen argazkia lagun taldeari atera zion, gaur egun oso argazki kuttuna da berarentzat. Argazki ikasketak egin zituen eta gero master bat Bartzelonan.
        
         Ikaslea zela larunbatetan irakasleari laguntzen zion argazkiak ateratzen, izugarri gozatzen omen zuen gauza berriak ikasten. Beti aritu izan da lanean, urte batzutan argazkilari batekin aritu zen, gauez egunkariak banatzen... inoiz ez du lanik falta izan.

         Duela 16 urte denda bat ireki zuen eta lan horretan dabil orain ere.Edozein lanetan eguneratuta egon behar dela pentsatzen du , atzean ez dela gelditu behar, horregatik orain ere ikastaroetara joaten ahalegintzen da.

         Argazkigintzan ezkutuko lan gehiago egiten omen da jende aurrean egiten dena baino, muntaketa lanek denbora asko eskatzen omen dute, horretaz gain argazkien atzean tranpa eta moldaketa asko egiten omen dira.

viernes, 15 de noviembre de 2013

Katekista lana eta bokazioa. Arantxa Elizalde

              Arantxa Elizalde, Santa Maria parrokiko katekista, bere lanaren testigantza eman zuen 6. mailan.

       Galdera asko izan zituen. Zergatik egin zinen katekista? Batxillerra egiten ari zenean, erlijiosa batek esan zuen katekistak behar zirela eta apuntatu egin zen. 

      Hogeitamar urte daramazki katekista izaten, sei urtez utzi zuen lan hori bere seme-alaba txikiak hazi bitartean. 

    Asko maite ditu haurrak eta beti ari da  prestatzen eta ematen.

      Dohain egiten du lan hori, ordaindu ez gero ez luke emango ziurrenik.










 Zer ematen dizu katekista izateak?


 Poza
 Maitasuna
Lana egiteko gogoa
Jesusengan konfiantza
Interesa
Fedea
Erresponsabilitatea

martes, 12 de noviembre de 2013

Bokazioa sukaldaritza. Roberto Ruiz

Gaur, goizeko bederatzietan, Roberto Ruiz egonda gurekin. (Txurroak eta guzti ekarri dizkigu!)







Roberto Ruiz Beasaindarra da, 10-11 urterekin hasi zen sukaldatzen. Bere aitarekin egin zuen bere lehenengo platera (bakalao al pil-pil).  

Donostiako sukaldari eskolara joan zen ikastera. Sukaldean ibiltzea asko gustatzen zaio. Harro sentitzeko moduko; jaki goxoak prestatzen ditu, bera kontentu geratzen da bere bezeroak alai eta jan dutenarekin pozik joaten direnean, batez ere, besteek eskerrik asko eta zer janari goxoa jan duen esaten diotenean.
 
Lan egiteko joan den tokirik urrutiena New York da.


 

lunes, 11 de noviembre de 2013

"Neskentzat ere, bada lekua kirolean" Anate




Gu, 5. C-ko ikasleok Anaterekin (58 urte) egon ginen eta berak kontatu ziguna idatziko dugu .




Txikitatik andereinoa izan nahi zuen eta mendia eta eskia asko gustatu zitzaion. Gustuko zuen mutilak denda bat ireki nahi zuen eta berarekin egoteko bera ere dendan hasi zen lan egiten 23 urterekin . Ez zen berak  aukeratutako lana izan baina orain oso gustura dago .
Denda, ”Aralar kirolak”, orain dela 35 urte ireki zuen (1978) bere senarrarekin , eta pixkanaka handiagoa egiten joan da. Orain bost lokal ditu . Donostian ere  denda bat ireki zuen baina  ez zuen oso ondo  funtzionatu .
“Aralar kirolak-en” langile guztiak neskak dira, zortzi denera, Cristina izan zen lehenengoa ; emakumeei lekua egin behar zaielako lan munduan.
Berarekin  ilusioa eta gogoa eduki behar dela ikasi dugu. Nahi duzun lana aukeratu eta beldurrik ez eduki bizitzan.

             Eskerrik  asko Anate zure esperientziagatik!!


Bisitak